Hasiera

Xedea

Aldundiak, Bizkaiko Lurralde Historikoko errepideen sarearen arduraduna den heinean, errepideen azpiegitura guztietan segurtasun-, zerbitzu-, eta babes-maila altua, uniformea eta konstantea bermatzeko erantzukizuna dauka; hala, mugikortasun iraunkorraren alde egiten du lurraldean.

intro_01

Tuneletako segurtasunaren arazoa

Mont Blanc eta Hohe Tauern mendietako tuneletan 1999an nahiz San Gotardokoan 2001ean jazotako gorabeherek errepideko tuneletako segurtasunari buruzko eztabaida sortu zuten Europan. Europa Barneko Errepideen Sareko 500 metro baino gehiagoko tunelek bete beharreko segurtasuneko gutxieneko betekizunak arautzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004/54/CE Zuzentarauaren bidez, amaiera eman zitzaion eztabaida horri.

foto_reto

Bizkaiko Foru Aldundia segurtaunaren erronkaren aurrean

Europako zuzentarauak estatu kideei beren esparru juridikoetara lekualdatzera derrigortu zien. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak errepideetan duen eskumena oinarri hartuta, Errepideetako tunelen segurtasunari buruzko 135/2006 Foru Dekretua, abuztuaren 23koa, onetsi zuen; era horretan, derrigorrez bete beharreko barneko araudia errespetatu, zuzentaraua Bizkaiko zehaztapenetara egokitu eta errekerimenduak Bizkaiko foru-errepideen sareko tunel guztietara hedatu ziren.

foto_OITB

BTIE, Bizkaiko tunelak ikuskatzeko erakundea

Tuneletako segurtasun-baldintzak ikuskatzea zailtasun tekniko, tamaina eta erantzukizun handiko zeregina da. Era berean, zeregin hori era aditu eta independentean egin beharra dago sortutako ondorio eta txosten guztiak objektiboak direla ziurtatze aldera; horretarako, foru dekretuan ezartzen den bezala, BTIE sortu zen, Bizkaiko Tunelak Ikuskatzeko Erakundea.

Legedia

Aurreko guztiak oinarri duen legediak Europa Barneko Errepideen Sareko tunelek bete beharreko segurtasuneko gutxieneko betekizunei buruzko Europako 2004/54/CE Zuzentarauan du jatorria; izan ere, BFAk zuzentarau hori oinarri hartuta bere araudi propioa garatu du aztertzen ari garen alorrerako.

Scroll Up