Gidatzeko konfort-ekipamendua

Tunelaren barruan egiten den zirkulazioak erosoa izan behar du gidariarentzat, gidatzean arriskua handitzen duten egoerak saiheste aldera. Tunelaren barruko konfort-baldintzak horren barruko aire-kalitatearengatik eta argiztapenagatik daude baldintzatuta, zirkulazio-baldintza erosoak bermatzeko. Ildo horri jarraituz, sarreran, barrualdean eta irteeran dagoen argiztapena kontrolatzen da; hala, gidariaren ikusmena mailaka egokitzea lortzen da, tuneletik sartzerakoan zein irteterakoan. Bestalde, airearen kalitatea kontrolatzen da une oro. Airea arnasa hartzeko maila osasuntsuetan mantendu beharra dago eta, aldi berean, errekuntza-gasek sortzen duten kea dela eta ikuspen ona ez egotea saihestu behar da.

Halaber, helburu horrekin energiaren hornidura bermatu beharra dago sistema guztiek egoki funtziona dezaten; horrenbestez, kanpoko hornidura elektrikoak huts eginez gero funtziona dezaketen ekipamenduak instalatuko dira.

Kanpoko elementuak:

Sagua elementuen gainean jartzerakoan, mapan markatuko dira.

Barruko elementuak:

Sagua elementuen gainean jartzerakoan, mapan markatuko dira.
Scroll Up