Segurtasuna

Bizkaiko Foru Aldundiarentzat gauzarik garrantzitsuena erabiltzaileen segurtasuna da eta etenik gabe egiten du lan erabiltzaileei errepide-sarean egin behar dituzten lekualdaketetan zilegi diren segurtasun-mailarik altuenak eskaintzeko, bereziki arrisku potentzial handiagoa duten sareko tokietan, eta horien barruan daude errepideetako tunelak.
Errepideei, hala zerupean dauden tarteei nola tunelei, segurtasun-maila egokia zuzkitzearen ondoreetarako ekipamenduak jartzen dira bideetan. Tunelen tarteetan, aldi berean, beste era askotako ekipamendu osagarriak instalatzen dira, trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko eta, gorabeherak gertatzen direnean, jarduteko aukera ematen dutenak.

Zoritxarrez, instalatzen diren ekipamendu horiek guztiak, eurak bakarrik, ez dira eragingarriak segurtasunaren arloko ezaugarritik behinena falta bada: bidearen erabiltzaileak.
Erabiltzaile horiek hala tuneletan instalatuta dauden elementuak nola gerta daitezkeen egoera guztietan nola jardun ezagutzea funtsezkoa da segurtasunari dagokionez.

Jarraian tunel baten barruan zirkulatzeko era zuzenei buruzko adibide batzuk aurkezten dizkizuegu, eta tunel baten barruan gorabeheraren bat gertatuz gero nola jardun behar den azaltzen dugu. Horiek ez ezik, tuneletan instalatu diren ekipamenduak eta horien erabilera azaltzen dira.

ZIRKULAZIOA TUNELAREN BARRUAN

Tunelaren barruan gidatze segurua egiteko aginduak.

AUTO-ILARAK

Jarduketak tunelaren barruan auto-ilarak gertatzen badira.

ISTRIPU LARRIA, SUTEA ETA EBAKUAZIOA

Tunelaren barruan gorabehera larriren bat gertatzen bada jarduteko era eta tunela era seguruan ebakuatzeko aginduak.

Scroll Up